Aratusteak ez dira ez Corte
Ingles edo Bazar Txinatarren
asmakizun bat, historia handiko festak dira gurean. Horren adibide, aurreko ostegunean
herriko kaleetan ikusitakoa. 2011ko aratustetako kontzertuan berreskuratutako
tradizioek, herritarrak txunditu zituen, eta aurten kalera bueltatu dira. Bergararrok
berriz ere Ostegun-gizen eguna ospatu genuen, gazte zein helduek, tradizioez
disfrutatu genuen.
Kontzertuari helduz, erronka handia zen aurtengoa. Hunkigarria
harmailen irudia eta izugarria denbora gabe eta talde ez profesional batek
lortutakoa. Dena primeran atera zen. Eskerrik beroena zaleei eta hilabeteetako
lanarekin musika, antzerkia eta dantza elkartzen dituen musikala posible egin
dutenei beste urte batez.
Aurtengoan ere 4 buru horiei herritar zein kanpotar artisten laguntzaz
osatutako 180 lagunen lan eta ilusioa batuz, mugarik ez dugula erakutsi dugu.
Zorionak! Esperientzia berria zen askorentzat, baina elkarlanak ikuskizun borobil
bat aurkeztea ahalbideratu zigun. Plazer bat, benetan, izandako taldearekin lan
egitea.
Lana eta ilusioa elkarlanarekin
batuz dena lortu daitekeenez, zergatik ez gure metodologia jarraitu? Hasiera
guztiak dira zailak, ez da etsi behar, hesiak saihestu eta eman bidea
imajinazioari! Ez ahaztu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario