martes, 8 de octubre de 2013

25 urte


25, Zorionak

Herrian urteko hitzordu bilakatu den Aratustetako kontzertuak bazuen are garrantzitsuago izateko arrazoirik, 25 urte bait ziren udaletxeko pleno aretoan lehenbizikoz egin zenetik. Nola imajinatuko zuten Alfredo eta konpainiak pantera hark gaur egungo ikuskizunera eramango gintuenik.

Erronka handia egindako ibilbidea kontzertu batean biltzea, 25 urteri musika eta antzezlana jarriz; obrak elkartu eta gidoiak prestatu ikuslearentzat istorio ulergarri bat asmatzeko. Mexiko, Suedia, Venezia, Andaluzia, Amerika... eta itsasoan barrena pirata artean ere ibili ginen bidaia magikoan.

Eskerrak eman udal musika banda eta orkestrako musikariei, Debako Biraka dantza taldekoei, Josu Mugika eta Mirian Merino dantzariei eta Aritzeta abesbatzari. Manu, Mikel, Olatz, Sara, June, Olatz eta Mariñe aktoreei eta antzerki konpainiako Igor, Iosu, Maria Eugenia, Julen, Luisfe, M. Carmen, Juanjo, Martin, Guti, Felix eta gazteen taldeari.

Amaierako ikusleen txalo eta oihuek, bidai magikoa borobildu zuten. Baina hau dena ez zen posible izango Alfredo Gonzalezen pazientzi eta musika, Manu Diazen gidoi eta Jabi Burgosen zuzendaritza gabe. Eskerrik asko eta zorionak hiruroi.

Esaten zuten bai, “Que no se os olvide, Bergara se escribe con B… de Broadway”