Gogoz eta ilusioz hasi dugu uda, urte osoko lanaren ordainsaria jasotzeko asmoz.
Kostata izan bazen ere, Pazkoak iritsi ziren, aurtengoak ere, mundialak. Errekuperatzeko denborarik gabe, San Juanak gainean genituen. Elgetara ere joan behar bisita egitera eta igandean, San Martzial. Urteroko legez, goizean goizetik zelaiak bete genituen egunak eskaintzen digun ospakizun eta jai giroan murgiltzeko; betiko tradizioek arrakasta izaten jarraitzen dute, eta horrela jarrai dezatela. Gutxi ez eta dagoeneko Antzuolarrak ate joka, mairu eta guzti eurak be jai giroan hasteko gogoz.
San Martinak bitartean, makina bat plazatan arituko gara. Milaka arrazoi daude, aurki itzazue, jai giroan murgildu eta zentsuz zein errespetuz arituz, ondo pasatzeko, eta suerte pixka batekin, ligatzeko ere!
Lortutako egoera politikoa ere ospatzeko arrazoia da, baina oraindik asko daukagu egiteko. Bizitzeko lan egin, edo lan egiteko bizi? Konplexua, nor berak pentsa dezala, nik behintzat, argi daukat. Gogor lan egin dutelako, uda borobil bat opa diet Aitor Mendizabal eta Mikel Aristiri, Donostia 2016ko taldeari eta nola ez, Bergarako Orkestra Sinfonikoari.
Oporren bueltan izango gara, uda borobil bat izan dezazuela. Ez ahaztu, disfrutatu, milaka arrazoi daude eta!
No hay comentarios:
Publicar un comentario