Opor kontuak ahaztuta, egunerokora ohitu gara. Bazirudien egoera hobera
zihoala, baretzen hasia zela; pentsa, eguzkia ere irten zen bi astez jarraian. Ametsak
amets, errealitatea bestelakoa da. Honek ez du amaierarik, epe motzera
behintzat. Udalak itota, diputazioak zuloz josita eta estatua zutik mantentzeko
arazoekin. Atenasko akropolia jada ondoratze bidean da, ikusiko dugu Alcalako
atearekin zer gertatzen den …
Bata bestearen aurka gaizki esaka aritzen diren horiek behingoz lanean
hasiko balira, orain gauza hauek kontatzen arituko ez nintzatekeelakoan nago.
Baina tira, seguru nago udako bizipen eta momentu zoragarriak gogora ekarriz,
arazoei aurre egiteko beharrezko indarra aterako dugula.
Itxaropentsu etorkizunera begiratu beharra daukagu, ziur nago eta,
eguberriek albiste pozgarriak ekarriko dizkigutela, mahai inguruan ospatzeko.
Bitartean, segi borrokan, eta asko eskatzea ez bada, aurrezten saiatu. Baina
argi ibili murrizketa garai hauetan, Sarrionandiari saria ere kendu zioten eta …
auskalo zertan gastatzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario