25, Zorionak
Herrian urteko hitzordu bilakatu den Aratustetako kontzertuak bazuen are
garrantzitsuago izateko arrazoirik, 25 urte bait ziren udaletxeko pleno aretoan
lehenbizikoz egin zenetik. Nola imajinatuko zuten Alfredo eta konpainiak
pantera hark gaur egungo ikuskizunera eramango gintuenik.
Erronka handia egindako ibilbidea kontzertu batean biltzea, 25 urteri
musika eta antzezlana jarriz; obrak elkartu eta gidoiak prestatu ikuslearentzat
istorio ulergarri bat asmatzeko. Mexiko, Suedia, Venezia, Andaluzia, Amerika...
eta itsasoan barrena pirata artean ere ibili ginen bidaia magikoan.
Eskerrak eman udal musika banda eta orkestrako musikariei, Debako Biraka
dantza taldekoei, Josu Mugika eta Mirian Merino dantzariei eta Aritzeta
abesbatzari. Manu, Mikel, Olatz, Sara, June, Olatz eta Mariñe aktoreei eta antzerki
konpainiako Igor, Iosu, Maria Eugenia, Julen, Luisfe, M. Carmen, Juanjo,
Martin, Guti, Felix eta gazteen taldeari.
Amaierako ikusleen txalo eta oihuek, bidai magikoa borobildu zuten. Baina hau
dena ez zen posible izango Alfredo Gonzalezen pazientzi eta musika, Manu Diazen
gidoi eta Jabi Burgosen zuzendaritza gabe. Eskerrik asko eta zorionak hiruroi.
Esaten zuten bai, “Que
no se os olvide, Bergara se escribe con B…
de Broadway”
No hay comentarios:
Publicar un comentario